Nazioarteko Zine eta Bideo Esperimentalen BIDEODROMO Jaialdia Bilbon eta Gasteizen izango du leku. 2011ko Urriaren 12an hasiko da Bilboko Pulimentos del Norte aretoan. Lan finalisten proiekzioa 2011ko Urriariaren 30. 11:30 am. Bibat Museoa (Cuchillería, 54. Vitoria-Gasteiz) eta Urriaren 31. 19 h BilbaoArte.
BIDEODROMO jaialdiak, fikzio eta ez-fikziozko lan esperimental, ensaio, dokumental, arte eta animazio lanei zuzendua dago, iraupena edo grabaketa formatoa kontuan izan gabe.
Lanen harrera epea 2011ko Irailaren 15a da.
BIDEODROMOren helburua euskaldun entzuleei lan garaikide esperimental mota ezberdinak ikusteko aukerada ematea da. Bikaintasun artistikoa gailenduz eta estilo, forma eta herritartasun ezberdinak barneratuz.
Lehenengo edizio honetarako herri anitzetako lanak ditugu Espainia, Mexiko, Frantzia, Erresuma Batua, Holanda, Italia, Argentina, Estatu Batuak, Hego Korea, Chipre, Alemania, Taiwan etab. Gure Jaialdia mundu osoan zehar dauden zinema esperimental sortzaileen nodoa da Euskadin. Bere helburua ikasketa, bilera eta kultura-trukea sustatzea da arte zinematografikoaren bitartez.